Zenbakien teoria analitikoa

Riemann-en zeta funtzioa plano konplexuan. Plano konplexuko s puntu baten koloreak -ren balioa kodifikatzen du: zero inguruko balioetan koloreak beltzetatik hurbil daude, eta koloreek argumentuaren balioaren kodifikatzen dute.

Matematikan, zenbakien teoria analitikoa zenbakien teoriaren adar bat da, zenbaki osoei buruzko problemak ebazteko analisi matematikoaren metodoak erabiltzen dituena.[1] Zenbaki teoriaren adar hau, 1837an Peter Gustav Lejeune Dirichlet-ek hasi zuela esan ohi da, Dirichlet-en progresio aritmetikoei buruzko teorema frogatu ahal izateko Dirichlet-en L funtzioak erabili zituenean metodo analitikoak aplikatuz.[1][2]

Zenbaki teoria analitikoak ezaguna da zenbaki lehenei buruzko emaitzengatik, Zenbaki Lehenen Teoremarengatik eta Riemann-en Zeta funtzioari buruzko emaitzengatik besteak beste. Zenbaki batukorren teoriaren ere ekarpenak egin dira zenbaki teoria analitikoaren bidez, Goldbachen aieruan eta Waring-en probleman esaterako.

  1. a b (Gaztelaniaz) author., Apostol, Tom M.,. Introducción a la teoría analítica de números. ISBN 978-84-291-9105-9. PMC 1352725171. (Noiz kontsultatua: 2022-12-24).
  2. Davenport, Harold. (1980). «Multiplicative Number Theory» Graduate Texts in Mathematics  doi:10.1007/978-1-4757-5927-3. ISSN 0072-5285. (Noiz kontsultatua: 2022-12-24).

Developed by StudentB